Tenperatura hotza izango da goizean goiz, eta izotza egingo du barnealdeko zenbait puntutan
EGURALDIA | Asteazkenaren hasieran mendebaldeko haizea izango da nagusi, baina goiza aurrera joan ahala haizea iparraldetik finkatu eta indartu egingo da, bolada gogor batzuekin arratsaldean hegoaldean. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta Kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira eta zerua tarteka hodeitsu egongo da; egunaren erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira. Goizean goiz euri txikia egin dezake han-hemenka. Hegoaldeko leku gehienetan, eguzkia jaun eta jabe oraindik.