Jaialdiak Euskal Herriko zenbait eragileren lana aitortu gura du edizio honetan
DURANGO | 40 Minutu Rocken edizio berriak bide berriei begiratuko die otsailaren 15ean Durangon. Elkartasun jaialdiak Landako Gunean antolatuko duen musika eta aldarrikapen ekintzak, azken hilabeteetan beraien bideari amaiera eman dioten Euskal Herriko zenbait eragileren lana aitortu gura du.
Hain zuzen ere, 40 Minutu Rockek aipamen berezia egin die Hatortxu Rock eta Lasterbidean elkartasun jaialdiei. Lehenaren kasuan, Nafarroan errotuta, 25 urteko ibilbide oparoa egin du, eta euskal musika jaialdi handiek non begiratzeko erreferentzia bihurtu da urteen poderioz.
Lasterbideanek, bere kasuan, Euskal Herriko 10 herri zapaldu ditu 10 urtetan, elkartasuna bazter
guztietara zabaldurik, lasterketa bat baino gehiago bihurtu da.
Hauek izango dira aurtengo Landako Guneko oholtzetan arituko diren artistak:
– Gune Nagusian:
o NAKAR
o ANESTESIA
o SÜNE
o TATTA & DENSO
o TOC
o AÑUBE
o LA TXAMA
o PINPILINPUSSIES
o DUPLA
o KALEKO URDANGAK
o CHULERIA JODER
o SUKENA
o LA INQUISICIÓN
– Karpan:
o PELMA & LUIS SELEKTORRAK
o FITO SKINS
o MARUXAK
o GANIBET
o DJ ELEPUNTO
Bide batzuk amaitu dira, baina indarrak ez dira agortu. Horregatik, 40 Minutu Rockek edizio berrian bide berri bat irekitzeko abiada hartuko du. Bide horiek norabide bat dute: Askatasuna. Urte hauetan herriak, herriarentzat egin duen lanetik sortutako “bidetik, berriak sortu direla” azpimarratu gura
izan dute jaialdiaren antolatzaileek.
La Txama talde gipuzkoarrak aurtengo ediziorako egindako abestiak dio esaldi hori. Taldeak abenduaren 6an, kartel osoa argitaratu den egun berean, argitaratu du abestia, Intxaurre Kultur Elkartean, Durangon. Sarrerak jadanik eskuragarri daude online, BIBE atarian.
Sarrerak 20 euro balio du aurrez erosita. Egunean bertan, 25 euro balioko du.