10/11 graduko maximoak eta lauko minimoak espero dira Durangaldean
EGURALDIA | Astebururako hobekuntza espero da, prezipitazioak ez dira hain handiak izango baina zeruak grisa jarraituko du hodeiekin eta giro freskoa 11 gradu inguruko maximoekin eta lauzpabost graduko minimoekin.
Ostirala, euri gutxiago
Ostiralean eguraldiak egonkortzera joko du. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du oraindik, batez ere egunaren lehen partean eta iparraldean. Arratsaldean zehar hegoaldean eta iparraldean euri gehiago egingo du. Elur-kota 1.000 metro inguruan mantenduko da. Iparraldeko haizea baretu egingo da, baina kostaldetik gertu oraindik nabarituko da, batez ere goizean. Ebroko haranean ziertzo moderatua. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.
Larunbata, oso hodeitsua
Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Tarteka hodeiak ugariak izango dira eta euri txikia egingo du egunaren erdialdean eta arratsaldean, nahiz eta egunaren zati handi bat euririk gabe igaroko den. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta gogaikarri samarra izango da mendi inguruetan. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik jasango, eta minimoak zertxobait baxuagoak izan daitezke.