DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok Bizipark-eko bonuak onartu ditu: hilean 4 eurotik urtean 40 eurora

Aparkaleku berri hau San Agustinalden kokatuko da, gutxienez 24 bizikletarentzako lekua izango du eta apirilaren hasierarako martxan jartzea aurreikusten da

El Bizipark-a apirilean zabalduko da

DURANGO | Egindako Osoko Bilkuran, Durangoko Udalak prezio publikoak arautzen dituen Ordenantzaren V. Eranskina aldatzea onartu du, Bizipark bizikleten aparkaleku seguruaren zerbitzu berriaren tarifak sartzeko.

Aparkaleku berria San Agustinalde kalean egongo da, eta gutxienez 24 bizikletarentzako lekua izango du, baita sarbideak kontrolatzeko sistema bat, kudeaketarako softwarea, etengabeko argiztapena, segurtasun-armairuak eta Udaltzaingoarekin konektatutako bideozaintza-sistema bat ere.

Bizipark erabiltzeko onartutako prezio publikoak honako hauek izango dira:

  • Hilabeteko bonua: 4 €
  • 3 hilabeterako bonua: 10 €
  • 6 hilabeteko bonua: 20 €
  • Urteko bonua: 40 €

Prezio publikoen espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun baliodunez, Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, egoki iritziz gero.

Proiektu hau mugikortasun jasangarria sustatzeko udal estrategiaren barruan kokatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiak Biziparken instalazioa osorik finantzatuko du 60.000 €-ko ekarpenarekin.

Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak azpimarratu duenez, “BiziPark-Durangoren instalazioa bizikletentzako espazio berri bat baino askoz gehiago da; Durango jasangarriago eta etorkizunarekin konprometituago baten gure ikuspegia gauzatzea da”. Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela ildo horretan aurrera egiten jarraitzea, “bidegorrien sarea hedatuz eta trenaren trazadura berreskuratuz, bide berde bihurtzeko”, Udalak ingurumena gehiago errespetatzen duen mugikortasun eredu batekin duen konpromisoaren parte gisa.

BiziPark-Durango zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan, eta herritarrei aukera segurua eta irisgarria emango die bizikletak aparkatzeko.

Bizipark zerbitzua apirilaren hasieran instalatzea eta martxan jartzea aurreikusten da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top