DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Podemosek zirkulu berri bat sortu du Abadiñon

Eskualdeko talde independentea sortu dute, “udalerriaren alde lan egiteko gogo eta ilusioarekin”

Alfonso Arroyo 2023ko hautagaitzaren aurkezpenean

ABADIÑO | Podemos Euskadik militante talde berri bat eratu du Abadiñon, herriko hainbat bizilagunek osatua, gehienak Durangaldean urte askotako esperientzia dutenak. Batzarra joan den astelehenean egin zen, eta bertan erabaki zen Alfonso Arroyok, 2023an udal hauteskundeetarako hautagai izan zenak, bozeramailetza lanak bere gain hartzea; feminismoen arloa, berriz, Josefa Soteloren (Pepi) eta Odei Olasoren komunikazio arloaren esku egongo da.

Taldea aktibo dago aste honetatik bertatik, eta, Arroyok azaldu duenez, “udalerriarekin lotutako alderdiak landuko ditugu, baina eskualde osoan komunak diren beste arazo batzuk ahaztu gabe, hala nola osasun-laguntza”. Izan ere, “Abadiñoren alde eta Abadiñorako lan egiteko gogoa eta ilusioa duen herriko jende talde garrantzitsu bat biltzea lortu dugu, eta orain pauso hau emateko unea zela iruditu zaigu”.

Bozeramaile berriak gaineratu du, gainera, gehien kezkatzen dituzten gaien artean, eta ahaleginen ardatz izango direnen artean, “feminismoa, eskubide sozialak eta animalien eskubideak” nabarmentzen direla, “horiek baitira, bestalde, Podemosen nortasun-ezaugarriak”. Zirkuluko kideek ezarri duten helburuetako bat da datozen hauteskundeetan ahalik eta udal ordezkaritza handiena lortzea, politika publikoetan eragin ahal izateko.

Bitartean, lankidetza estuan lan egingo dute udalerriko kolektibo eta elkarteekin, orain arte egin duten bezala, eta, nola ez, “bizilagunen esanetara jartzen gara, lagundu ahal dugun eta gure esku dagoen guztirako”, amaitu du Arroyok.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top