DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hego haizea, hodei gehiago eta euri gutxiago aste honetan

Asteburura arte maximoak 15 gradu ingurukoak izango dira eskualdean

Gaurko, astelehena, aurreikusitako denbora GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Agur esango diogu izozteari eta hego haizea izango da protagonista datozen egunetan. Ondorioz, hodei gehiago egongo dira, maximoak 15 gradutik gorakoak izango dira eta euria egingo du, baina prezipitazio txikiak eta sakabanatuak izango dira.

Astelehena, hodeiak y zirimiria

Astelehenean hodeiak hasiko dira kostalderantz. Euri pixka bat egin dezake goizaldean eta goizeko lehen orduetan, batez ere barnealdean; Arabako zenbait tokitan elur-malutaren bat ikus dezakegu. Arratsaldean hodeiak altxatuko dira, eta zerua irekiagoa izango da Kantauri aldean. Haizeak hegoaldetik jotzen jarraituko du, zertxobait biziago kostaldean eta mendi puntuetan. Goizaldean tenperaturak epeldu egingo dira, hodeitza handiagoa baita.

Asteartea, hodeiak eta ostarteak

Martitzena, ostarteak

Asteartean hodeiak trinkoagoak izango dira hegoaldean, eta kostaldetik gertu hodeitza hautsiko da. Noizbehinka euria egin dezake, prezipitazio gutxi, batez ere hegoaldean. Hegoaldeko haizeak nagusi izaten jarraituko du, bolada gogor batzuekin. Tenperaturak apur bat igoko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top