Lehiaketa ostegun honetatik, urtarrilaren 23tik, 26ra, igandea, egingo da taberna hauetan: Ostargi Berria, Herriko Etxea, Talka 2.0, Karobi taberna, Castet eta Sorgin
ZALDIBAR | Herriko ostalaritza bultzatzeko asmoz, Zaldibarko Udalak Jango Dot Pintxo Lehiaketa babestuko du. Hirugarren edizio honetan herriko sei tabernak hartuko dute parte: Ostargi Berria, Herriko Etxea, Talka 2.0, Karobi taberna, Castet eta Sorgin. Establezimendu bakoitzak pintxo bakarra izango du.
Lehiaketako pintxoak jendearen eskura egongo dira, gutxienez ondorengo ordutegian: eguerdiko 12:00etatik 15:30etara eta arratsaldeko 19:30etatik 22:00etara. Ostegunean arratsaldez eta igandean eguerdietan bakarrik egongo dira eskuragarri: 12:00etatik 15:00etara. Pintxo bakoitzak 2,20 euroko prezioa izango du. Pintxo irabazleak 100 euroko saria jasoko du. Botoa ematen duten epaimahaikideen artean Cafés Baquek emandako Xiaomi kafe-makina zozketatuko dute.
«Zaldibarko ostalaritza sustatzeko ahaleginean bat egin dugu Jango Dot Pintxo Lehiaketaren hirugarren edizioarekin. Herriko merkataritza dinamizatzeko ekimenak oso beharrezkoak dira “, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.
Sei pintxo
KAROBI TABERNA
Mascallao
Pani puri bakailao-brandadaz eta piperradaz betea.
———-
SORGIN TABERNA
Otarrainxka ekialdeko besarkadan
Txipiroi tintazko ogi baoa, otarrainxka kurruskariz, wakamez eta kimchi maionesaz betea.
————-
OSTARGI BERRIA
Muffing tres valles
Ogi oinarria patata purearekin, haragi-bola gisatuarekin, gazta gratinatuarekin eta piper esentziarekin.
———-
CASA DEL PUEBLO
Papas al estilo cubano
Patata bete kubatarra txahal-haragi xehatuarekin eta piper gorriarekin.
——–
TALKA 2.0
Basatia
Hostorea ahuntz-gaztaren kremarekin, hirugiharrarekin, aranekin, mahaspasekin, intxaurrekin, pistatxoekin, tipularekin eta tomate deshidratatuarekin.
————
CASTET
Esbatantraka
Butter Chicken kaneloia bexamel saltsarekin. Errefau txiki ozpindu, mikrobrote eta limarekin bukatua.