DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko 2024ko psikobonuen % 20 baino gehiago erabili gabe geratu dira

Datorren urtean bakoitzaren kostua lau eurotik bederatzira igoko da

2024 honetako psikobonuen balantzea

DURANGO | Joan den urtarrilean, Durangoko Udalak 2.222 bonu jarri zituen salgai, 14 eta 35 urte bitarteko 6.862 durangarren osasun mentala zaintzeko, Bizkaiko Psikologoen Elkargoarekin lankidetzan. Azaroaren 28ra arte erosi ziren, baina ekainerako guztiak agortu ziren. Trukea egiteko epea abenduaren 13an amaitzen zen. Guztira, gehienez ere 10 saio emango ziren pertsona bakoitzeko. 2025erako, administrazio durangarrak 4 eurotik 9 eurora igoko du psikobonoaren prezioa.

Bonu guztien bigarren deialdi honetan, % 20 baino gehiago erabili gabe geratu dira, Jesica Ruiz alkateordeak baieztatu duenez. “469 psikobono erabili gabe geratu dira”, zioen pasadan asteko osoko bilkuran.

Aurreko edizioan bezala, programak diruz laguntzen ditu jarduera ekonomikoa Durangoko udalerrian egiten duten profesionalen kontsulta psikologikoak, psikologia kliniko edo sanitarioko espezialistek egindakoak. Abadiñok eta Zaldibarrek, besteak beste, bat egin dute ekimenarekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top