Andra Mari elizpearen ondoko karpa batean jarriko da
DURANGO | Gaur, abenduaren 23an, astelehena, eta abenduaren 26an, osteguna, karpa bat jarriko da Andra Mari elizpearen ondoan. Karpa horretan, zuzeneko sarien erruleta batean parte hartu ahal izango da, 10 euroko edo hortik gorako erosketa-txartelak aurkeztean. Sarien artean sartzen dira:
Durango Oparitu opari-txartelak, 20, 50 eta 100 eurokoak.
Izotz-pistarako sarrerak.
“Guk, Durango” artikuluak: oihalezko poltsa, tupperra…
Bi egun horietan, gainera, Aroa Blancok, Maite Lópezek eta Markel Ganboak erruleta dinamizatu eta alaituko dute Andra Marin egingo duten antzerki emanaldi dibertigarriarekin.