DOT ateratzen diren zenbaki sarituen zain egongo da uneoro goiz honetan
DURANGALDEA | Urteko zozketarik esperotakoenetako bat izaten da Gabonetako Loteria. Orain zenbaketa egin beharra dago, eta Bizkaiko herri askotan, Gernikan, Getxon, Leioan edo Bilbon kasu, zortea lagun izan duten arren, Durangaldean hirugarren saritik 50.000 euro baino ez ditue utzi. 11.840 zenbakiaren zati bat Abadiñoko Matiena auzotik igaro da, Petite liburu-dendan, eta dezimo batek 50.000 euro utzi du. Abadiñoko administrazioak DOTi baieztatu dio makina bidez saldu dela.
Arduradunek oso pozik hartu dute sari hau “Gabonetako sari baten zain geunden, urte oso gogor baten ondoren, duela hilabete batzuk Ainararen ama hil baitzen”, aitortu du Mikel Petitek hunkituta gaur goizean, hirugarren sari hau xanpainarekin ospatu ostean.
Hauek dira orain arte saritutako zenbakiak:
Bigarren saria 40014
Lehen saria: 72480
Hirugarren saria 11840 (Matiena)
Laugarren saria 77768
Laugarren saria 48020
Bosgarren saria 37876
Bosgarren saria 72853
Bosgarren saria 74778
Bosgarren saria 45225
Bosgarren saria 97345
Bosgarren saria 75143
Bosgarren saria 60622