DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok 2,6 milioi banatuko ditu 54 hitzarmenetan, 23 dirulaguntzetan eta 4 lehiaketetan

Osoko bilkurak 2025-2027 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du

Plan berria bi urtetarako izango da

DURANGO | Durangoko Udalak 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategiko (DPE) berria onartu du, EAJ, PSE eta PP aldeko botuekin; EH Bildu eta Herriaren Eskubidea abtsenitu egin ziren osoko bilkuran. Plan horrek aurrekoa ordezten du, 2022tik 2024ra bitartean indarrean zegoena. Hasierako proposamena oposizioko taldeei aurkeztea eta haien ekarpenetako batzuk sartzea barne hartu zuen partaidetza-prozesu baten ondoren, dokumentua indarrean dagoen bitartean aldaketak egiteko aukera egongo da.

DPE berri hau sei helburu estrategikoren inguruan egituratzen da, gizarteratzearen, kirolaren eta kulturaren arloetan hazkunde nabarmenak eginez, eta laguntza-ildo berriak txertatuz.

Guztira, 2.600.782,11 euro bideratuko dira 3 dirulaguntza modalitatetan: 1.251.175 euro 54 elkarteren artean, zuzeneko dirulaguntzetan, hitzarmen bidez; 1.338.707,11 euro 23 norgehiagoka-prozeduratan, hala nola berdintasuna sustatzeko laguntza berrietan; eta 10.900 euro San Faustos kartela, Booktrailer edo Julene Azpeitia bezalako lehiaketetan.

  1. Euskararen sustapena eta normalizazioa
    Aurreko DPEeko partida bera bideratu da: 122.000 €. Helburua da hizkuntza bultzatzen eta bizirik mantentzen jarraitzea, proiektu eta jarduera espezifikoen bidez.
  2. Gizarteratzea eta kolektibo kalteberei laguntzea
    Partida 652.400 €-tik 709.900 €-ra igo da. Berritasunen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
  • Desgaitasuna duten 6-18 urte bitarteko adingabeentzako laguntza berriak (20.000 €).
  • Berdintasunerako dirulaguntzen deialdi espezifikoak.
  • Hitzarmena Zabalarrako IGEarekin.
  • Psikobonoen eta gizarte-ekintzako jardueretarako laguntzen gehikuntza.
  1. Kultura, aisia eta jai jarduerak
    Aurrekontua 340.100 €-koa izatetik 342.300 €-koa izatera igaro da, honako hauetarako gehikuntzekin:
  • Hitzarmena San Fausto Gizarte Etxearekin (+1.000 €).
  • Txosnetarako laguntzak (+4.000 €).
  • Haur eta gazteentzako jarduerak (+5.000 €).
  1. Kirola sustatzea
    Partida 349.500 €-tik 375.500 €-ra igo da, eta honako hauek nabarmendu behar dira:
  • Kirol-jardueren igoera (35.000 €-tik 53.000 €-ra).
  • Kirol-fitxetarako dirulaguntzak (35.000 €-tik 40.000 €-ra).
  • Alpino, Rugby, Tabirako, Cultural, Ezkurdi eta Durangaldeko Txirrindulari Elkartea bezalako klub eta elkarteentzako dirulaguntza izendunak handitzea.
  1. Hezkuntza
    Julene Azpeitiaren doakotasunaren ondorioz haurtzaindegietarako laguntzak gutxitzen badira ere, hitzarmen berri bat sartu da Oinherri Hezitzailearekin, hezkuntzarekiko konpromisoa sendotuz.
  2. Ekonomia eta lan garapena
    Partida 1.411.786,70 €-tik 868.707,11 €-ra murriztu da, Aramotz Berritu proiektuari lotutako laguntzak amaitu direlako. Hala ere, enplegurako eta ekintzaileentzako laguntzak handitu egin dira, garapen ekonomiko iraunkorrari lehentasuna emanez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top