Hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan
ZALDIBAR | Pertsona bat zauritu da gaur goizean 7:30ean, AP-8ko 75. kilometroan, Bilborako noranzkoan, gertatu den istripuan.
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, auto bat errepidetik atera eta iraulita geratu denean gertatu da ezbeharra. Istripuaren ondorioz, 3 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira hainbat orduz, errei bat itxita geratu baita. Goizeko 9: 30ak aldera ohiko zirkulazioa berrezarri zen. Biktima Mendaroko ospitalera eraman dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.