DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Urkiolako pagoa”, Joe Gittermanen eskultura berria Santutegian

Eibarko Alfa Arten egindako obra da, altzairuzko pieza bakarrarekin eraikia, hiru metro luze eta 400 kilo pisatzen dituena.

Eskultura berria Urkiolako Santutegian
Eskultura berria Urkiolako Santutegian

URKIOLA | New Yorkeko eskultorearen Haga de Urkiola artelana Santutegiko multzo sakratu eta naturalaren parte da duela aste batzuetatik. Eskultoreak ekarpen hori 75. urteurrenaren ospakizunetan egin nahi izan du, duela bost urte bakarrik aurkitu zuen espazio batean. Inguruak “euskal pagoaren esentzia” harrapatu eta bisitariari “bizitza gaztetzeko sentsazioa” eskaini nahi dion eskultura paregabea sortzeko adina inspiratu du.

Joe Gittermanek Eibarko Alfa Arte tailerrean egin du eskultura. Altzairuzko pieza bakar batekin eraiki dute, hiru metro luze da eta 400 kilo inguruko pisua du. Lehenik, bere buruan proiektatu zuen obra, eta, gero, maketa baten itxura hartu zuen. Maketa hori neurri handiko lan eder bihurtu da, eta Urkiolako Santutegian jarri dute, egileak irudikatu zuen lekuan.

Joe Gittermanek adierazi duenez, basoaren sakratutasun naturala “guztiz esplizitua egiten da bere Santutegian, San Antonio de Padua eta San Antonio Abadeari eskainia”, eta bertan jarriko da eskultura. Gaspar Martínez Bilboko Eleizbarrutiko Gai eta Ondasun Kulturalen Saileko arduradunak adierazi dauanez, “arbola jarriko dan beirateak bere kolore anitzeko argia proiektatzen dau bere” adarretan “zehar, Isaias profetak Jeseren enborretik irteten ikusi eban fruitua metaforikoki emonez” (* Isaiasen liburua, 11. kapitulua) “

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top