Bilketa gune bat jartzen du iurretarren eskura azaroaren 11ra arte
IURRETA | EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari erantzunez, eta DANAk eragindako eremuetako pertsonei laguntzeko Euskadin egiten ari diren erakundeen arteko koordinazioaren esparruan, Iurretako Udalak gomazko botak bidaliko ditu Valentziara, garbiketa-lanetan erabiltzeko.
Halaber, iurretarrek laguntza eman nahi badute, gomazko botak jasoko dira azaroaren 6tik 11ra Ibarretxe Kultur Etxean.