Gasteizko entrenatzaile berriak eskarmentu handia du aulkietan
FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak José Ignacio González Sáenz, Natxo González bezala ezagunagoa (Gasteiz, 1966-07-29), lehen talde zornotzarraren entrenatzaile berria bezala kontratatu duela iragarri berri du.
Teknikari urdin berriak esperientzia handia du aulkietan. Horren erakusgarri da 500 partida inguru zuzendu dituela futbol nazionaleko zilarrezko eta brontzezko kategorietako taldeetan. Bere lorpenen artean, Bigarren Mailarako bi igoera nabarmentzen dira, Deportivo Alavesen eta CF Reus Deportiuren gidaritzapean lortuak. UE Sant Andreu, Real Zaragoza, RC Deportivo de La Coruña, Málaga CF edo UD Logroñés bezalako klubak ere zuzendu ditu. Gainera, bi etapa egin ditu kanpoko ligetan, Portugalgo CD Tondelaren eta Boliviako Club Bolivarraren aginduetara egon baita.