19:00etan hasiko da Andra Mari Basilikan, Arandoñok antolatuta
DURANGO | Arandoño Kultur Elkarteak antolatuta, gaur arratsaldeko 19:00etan Ignacio Arakistain organo jotzaile azpeitiarrak kontzertua eskainiko du, lau piezarekin eta solasaldiarekin. Antolatzaileek jakinarazi dute sarrera doakoa izango dela. Ikasturte honetako lehenengo kontzertua da. Hurrengo ekitaldia azaroaren 24an izango da, Arakistain organistaren eta Mikel Ansolaren eskutik.