Iparraldeko haizeak balio freskoetan mantenduko ditu tenperaturak
EGURALDIA | Igandean eguraldi nahasiarekin eta euritsuarekin hasiko da goizaldean, baina goizean zehar ekialdetik mendebaldera baretuz joango da. Zerua nahiko estalita egongo da hasieratik, prezipitazio handiekin, eta goizean zehar ekialdetik mendebaldera atertuz joango da. Gainerako orduetan hodeiak ez dira hain trinkoak izango eta ostarte batzuk irekiko dira, oraindik euria egin dezake, baina txikia eta sakabanatua izango da. Iparraldeko haizeak balio freskoetan mantenduko ditu tenperaturak, baina maximoak zertxobait igo daitezke.