José Miguel Cerezo, José Areitio, Mikel Sopelana eta Rafa Zugaza-Artazarentzat errekonozimendua
FUTBOLA | Igande honetan Larrakozelaian biziko den jardunaldi hunkigarria. Izan ere, talde iurretarrak «klubeko handiei» aitortza egingo die, iurretarretik azaldu dutenez. 10:45ean, Mungiaren aurka jokatuko duten lehen taldearen norgehiagokaren aurretik, José Miguel Cerezo eta José Areitioren ibilbidea eta klubean egindako lana aitortuko da, baita Mikel Sopelana eta Rafa Zugaza-Artazarenak ere. Iurretatik jardunaldian parte hartzeko deia egiten dute, “sorpresak izango dituena”, aurreratu dute.