DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Errebonbillo aire zabaleko pintura lehiaketa ospatuko da larunbat honetan Elorrion

Lau sari banatuko dira: 750, 600, 500 eta 150 euro

ELORRIO | Larunbat honetan, urriaren 26an, Errebonbillo aire zabaleko pintura lehiaketaren XXXIV. edizioa ospatuko da. Nahi duen orok parte har dezake, izena egun berean emanez, goizeko 09:00etatik 10:00etara, Iturri Kultur Etxean, non mihiseak eta orriak zigilatuko diren.

Gaiari dagokionez, parte hartzaileek aukeratutako herriko edozein toki baliozkoa izango da. Lanaren tamaina eta erabili beharreko teknika ere libreak izango dira. Koadroa eguerdiko 14:30etan aurkeztu beharko da. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala eraman beharko du.

Parte-hartzaileak Elorrioko elkarte gastronomiko batean bazkaltzera gonbidatuko dituzte obrak entregatu ondoren.

Epaimahaia arte plastikoetako adituek osatuko dute. Lau sari banatuko dira: lehenengo hiru irabazleek 750, 600 eta 500 euroko sariak jasoko dituzte. Bestalde, 150 euroko bonoa emango zaio Elorrioko margolari onenari. Sariak egun berean banatuko dira, 17:00etan, Iturri Kultur Etxean.

Amaitzeko, lehiaketara aurkeztutako lanak urriaren 26tik azaroaren 15era bitartean egongo dira ikusgai Iturri Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Ordutegia 09:30etik 20:00etara izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top