Maximoak 20 graduren bueltan mantenduko dira eskualdean
EGURALDIA | Astea ostarte eta tenperatura epelekin hasten da, 25 gradu inguruan. Bihar euria egin lezake, baina ez da handia izango. Asteazkenean eguzkia jaun eta jabe izango da ostirala arte. Orduan, hodeiak, euria eta giro freskoa Durangaldera itzuliko dira.
Astelehena, eguzkiarekin
Astelehenean zerua oskarbi eta behe-lainoarekin hasiko da. Arratsaldean hegoaldeko haizea ipar-mendebaldekoa izango da, eta hodeiak ugaritu egingo dira, eta estalita geratuko dira. Hodei horiek zaparrada batzuk botako dituzte arratsaldetik aurrera, batez ere ipar partean. Horren guztiaren ondorioz, tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira Kantauri aldean, eta hegoaldetik, berriz, ez dira aldatuko.
Asteartea, euri txikia
Asteartea egun goibela izango da, eta euri txikia egingo du; arratsaldean, prezipitazioak gutxitu egingo dira. Ipar-ekialdeko haize freskoagoak ibiliko dira, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, 20 gradutik beherako balioetan.