Aurten ere, Sanfaustosen oso errotuta zegoen lehiaketa hau Landakogunean
DURANGO | Goizeko zortzi eta erdietatik Landako Guneko sutegiak martxan jartzen ziren aurtengo Sukalki onena prestatzeko. Guztira 120 kuadrilla zeuden lehiaketa honetan, eta urtetik urtera gero eta onarpen handiagoa lortzen ari dira. 12 laguneko epaimahai espezializatu batek aztertu dituen kazolak aurkeztu behar zituzten ordu bata eta erdietan. Arratsaldeko hirurak inguruan ematen ziren jakitera irabazleen izenak.