DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Liburutegi zaharra erabilera anitzeko gela bihurtzen hasi da Zaldibarren

Obraren inbertsioa 94.192,45 eurokoa da eta bi hilabete iraungo du

Lanek bi hilabete iraungo dute.
Lanek bi hilabete iraungo dute.

ZALDIBAR | Zaldibarko Udalak liburutegi zaharra berritzeko lanak hasi ditu, ingurua egungo beharretara egokitzeko. Egingo diren egokitzapenen artean daude ikus-entzunezkoetarako azpiegitura bat instalatzea, aretoaren akustika eta argiztapena hobetzea eta altzariak berritzea.

Zaldibarko Udala erabilera anitzeko aretoa – lehengo liburutegia – berritzen hasi da, egungo beharretara egokitzeko. Egindako lanekin, aretoaren ezaugarri teknikoak egokituko dira bertan antolatzen diren jardueretara (hitzaldiak, proiekzioak eta tailerrak, besteak beste).

Alde batetik, lokalaren akustika eta argiztapena hobetuko dira, eta ikus-entzunezkoak proiektatzea ahalbidetuko duen azpiegitura bat instalatuko da. Bestalde, isolamendu termikoa hobetuko da, klimatizazio-sistema bat instalatuko da eta altzariak berrituko dira. Azken horiek guztiz berrituko dira inguruneari homogeneotasuna eskaintzeko. Gainera, sarrerako eta komuneko irisgarritasuna hobetuko da.

Obraren inbertsioa 94.192,45 eurokoa da. 62.038 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarriko ditu. Obrek bi hilabete iraungo dutela aurreikusten da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top