DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

XXIII. Txistu Eguna ospatuko du Amorebieta-Etxanok larunbatean

Euskadiko hainbat herritatik etorritako zazpi taldek hartuko dute parte eta bakoitzak kalejira bana egingo dute

 Txistu egune datorren larunbatean ospatuko da

Txistu egune datorren larunbatean ospatuko da

AMOREBIETA-ETXANO | Datorren larunbatean, irailak 28, Txistu Egunaren XXIII. edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udazken Txistulari Taldeak, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, antolatuta, txistuari eskainitako jardunaldia izango da eta instrumentu honen soinu eta doinu bereziak herriko txoko guztietara zabalduko ditu.

Aurten, Txistu Egunean Euskadiko hainbat herritatik etorritako zazpi taldek hartuko dute parte, eta Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz beteko dituzte:

  • Donostiako TXISTUA ASTINDU Txistulari Taldea
  • Eibarko USARTZA Txistulari Taldea
  • GAZTEAK Txistulari Taldea
  • Sestaoko EUSKAL GIROA Txistulari Taldea
  • Bermeoko KANKINBARA Txistulari Taldea
  • Durangoko JAIZALE Txistulari Taldea
  • Amorebieta-Etxanoko UDAZKEN Txistulari Taldea

Egitaraua:

17:00 – Kalejira: Talde bakoitzak herriko hainbat gune zeharkatuko ditu, besteak beste, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, San Juan, Santa Ana eta Andrandi.
18:00 – Kalejira bateratua: Txistulari talde guztiek bat egiten dute herriko kale eta plaza nagusia zeharkatuko duen kalejira bateratuan: Zelaieta Zentrotik hasi eta Gernika Plazaraino, Andra Mari Plaza, Ibaizabal kalea, Venezia, Luis Urrengoetxea eta Euskal Herria Plaza zeharkatuz eta Kalbario Plazan amaituz.

Udazken Txistulari Taldeak urteak daramatza Amorebieta-Etxanon txistuaren kultura sustatzeko lanean. Hala, elkarteak, kalejira eskaintzen du igandero, urte osoan zehar, euskal kulturaren oinarrizko instrumentuaren doinuak zornotzarrekin partekatuz. Horrez gain, auzoetako jaietan edo Karmengo jaiertan ere parte hartzen du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top