DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

EHUko ikasleek busak eskatu dituzte Durangotik

Astelehenean ikasle askok zutik joan behar izan zuten eta Iurretako geltokian zeudenak autobusera igo ezinik geratu ziren

EHUra joateko bigarren bus bat eskatu dute
EHUra joateko bigarren bus bat eskatu dute

DURANGO | 8:10eko 3924 lineako Bizkaibuseko EHUra joaten diren ikasleek ordu horretan busak indartzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Hain zuzen ere, irailaren 23an, astelehenean, ikasle askok zutik egin behar izan zuten ibilbide osoa, eta Iurretako geltokian zain zeudenak autobusera igo ezinik geratu ziren, leku faltagatik. «Bizkaibusek EHUra joateko eskaintzen dituen zerbitzu urriez kexatu nahi dut; zortziak eta hamarrean autobus bakarra ekartzen dute Durangora, eta ez da nahikoa», azaldu du ikasle batek. «Egunero bigarren bus bat jarri behar da ordu horretarako», erreklamatzen du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top