Tenperaturan ez da ia aldaketarik espero eskualdean
EGURALDIA | Larunbatean ezegonkortasunak indarrean jarraituko du eta zaparradak eta ekaitzak berriro gerta daitezke. Goiza eta arratsaldeko lehen orduak nahiko lasaiak izango dira, baita eguzkitsuak ere ipar partean, baina arratsaldetik aurrera eguraldia nahasiagoa izango da, zaparrada eta ekaitz gogorrekin. Hego-ekialdeko haizea biziagoa izango da Ebroko haranean; kostaldean mendebaldeko haizeak sartuko dira egunaren bigarren partean. Tenperaturan ez da ia aldaketarik espero.