Zaldua Mendi Taldeak antolatuta, www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.
MENDI LASTERKETA | Zaldibarren ospatuko da irailaren 28an, larunbata, Zaldu Trailaren bigarren edizioa. Zaldua Mendi Taldeak antolatuta, probak bi ibilbide izango ditu, irteera eta helmuga Udaletxean dituela. 10:00etan abiatuko dena, 19 kilometro eta 1200 kilometroko desnibela eta 10:15eko aukera egiteko, 14 kilometro eta 750eko desnibelarekin. Izen-emateak www.kirolprobak.com helbidean egin daitezke.
Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute. Ekimenaren bultzatzaileek gogorarazi zuten zergatik jarri zuten martxan proba hori. «Pandemiaren ondorioz ikusi genuen gero eta jende gehiago animatzen zela mendian korrika egitera, eta lasterketa hau antolatzea bururatu zitzaigun».