DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gizon bat hil da Zornotzan, traktore batekin istripua izanda

Gertaera arratsaldeko bost eta erdiak inguruan izan da, San Antonio auzoan.

Suhiltzaileen esku-hartze baten artxiboko argazkia
Suhiltzaileen esku-hartze baten artxiboko argazkia

AMOREBIETA-ETXANO | 61 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Zornotzako San Antonio auzoan traktorearekin irauli ostean, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ezbeharra gaur arratsaldeko bost eta erdiak inguruan gertatu da, suhiltzaileak auzoan traktore batekin izandako istripuaren berri jasotzen ari zirenean. Bertara hainbat talde eta larrialdi-zerbitzuak joan dira, baina ezbeharra gertatu eta berehala albiste tristea baieztatu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren arrazoiak argitzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top