Maximoak 28-30 gradu ingurukoak izango dira eskualdeko toki askotan
EGURALDIA | Igandean eguzkia izango dugu eta tenperaturak udakoak izango dira berriro. Zerua ia oskarbi egongo da egun osoan, salbuespen bakarra goizean goiz ager daitezkeen lainoak eta mendi inguruetan arratseko bero-hodei batzuk izango dira. Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du, eta arratsaldean zertxobait gogorragoa izango da. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira, eta maximoak, kostaldean izan ezik, 28-30 ºC ingurukoak izango dira leku askotan.