Tenperaturak aldaketarik gabe mantenduko dira, 27 graduko maximoekin
EGURALDIA | Ostegunean ez da ia aldaketarik espero, eta egun hau asteazkenekoaren nahiko antzekoa izango da orokorrean. Goizean hodeitsu egongo da ipar partean, tarteka oso hodeitsu Kantauri aldean eta punturen batean zirimiria egin dezake. Arratsaldean ostarte garrantzitsuak irekiko dira, batez ere barnealdean eta giro eguzkitsua nagusituko da. Hegoaldean ia ez da hodeirik iritsiko egun osoan, bero-hodei batzuk soilik ager daitezke arratsaldean, garrantzirik gabekoak. Tenperaturan aldaketa gutxi: beroa hegoaldean eta giro leuna kostaldetik gertu.