Bihar, ostirala, eguraldi onak eta tenperatura altuak jarraituko dute
EGURALDIA | Ostegunean udako giroarekin jarraituko dugu. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da goizean eta haizea aldakor eta ahul ibiliko da. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da kostaldean eta behe -hodeiak ager daitezke.
Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango; maximoak 24-25 ºC artean kokatuko dira kostaldean eta 30 ºC -tik gora barnealdean. Ebro ibarrean bero handiagoa egingo du, maximoak 35 ºC -tik gorakoak izan baitaitezke.