DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Zaldibarko kultur etxeko lanak datorren urtean hastea itxaroten dugu»

Eneritz Azpitarte Zaldibarko Alkateak, legegintzaldi honetako lehen urtearen balantzea egin du DOTBn

Kultur Etxearen proiektuaren infografia
Kultur Etxearen proiektuaren infografia

ZALDIBAR | Atzotik Zaldibar jaietan murgilduta dago. Arratsaldean pregoia irakurri zuten bertako Gaztetxeko kideek (martxoan 20 urte bete zituen) eta Jose Luis Mendibilibarrek, eta azken honi omenaldia egin zioten herritarren berotasuna jasoz.

Eneritz Azpitarte, herriko alkatea da 2023tik bigarrenez, 2015-2019 legegintzaldian egon ondoren. Orain, agintaldiaren urtebete betetzen denean, hilabeteon balantzea egin du DOTBren BIOK programan bart emandako elkarrizketa batean. Lehen hilabeteak «positibotzat» jo ditu.

Proiektuen artean, etorkizuneko kultur etxearen lanak martxan jartzea nabarmentzen da. «Ez dugu espazio finkorik eta beharrezkoa da gure udalerrian kultura garatzeko», azaldu du Azpirtartek. Proiektua irailean onartu nahi da eta obrak 2025ean hasiko dira, hiru milioi euroko inbertsioarekin. Horretarako, Zaldibarrek kreditu bat eskatu eta, ondoren, Europako funtsak, Bizkaiko Foru Aldundiarenak edo Eusko Jaurlaritzarenak bezalako laguntzak eskatuko ditu. «Ez da posible izango legealdi honetarako errealitate bihurtzea, baina ezinbestekoa da proiektua garatzen hastea Zaldibarrek bere kultur etxea izan dezan».

Proiektu horrek, errealitatea bihurtzen denean, gaur egun Udaletxearen ondoan dauden etxabeetan dagoen liburutegiaren zerbitzu zabalagoa hartuko du. Eta gune horretan, Zaldibarko Udalak, zenbait bizilagunek eskatuta, jubilatuen etxea hara eramatea espero du. «Espazio egokia deritzogu, ez baitu irisgarritasun arazorik», esan du Azpitartek.

Azpimarratzeko moduko beste proiektu bat eskolako patioa haunditzearena da, uda ostean has baitaitezke haren obrak. «Gaur egungo patiotik kanpo daudenez, obrek ez dute eraginik izango ikasturte hasieran, irailean».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top