DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Erdi Aroko gastronomia eta musika azoka Ermuko San Lorentzo jaietan

Ekitaldi gehienak uztailaren 5ean hasiko dira Erdi Aroko Azoka Handiarekin

 Erdi Aroko azokan artisauak eta merkatariak, haurrentzako jarduerak, atrakzio ekologikoak eta ikuskizun ibiltariak izango dira. ARGAZKIA: Artxiboa
Erdi Aroko azokan artisauak eta merkatariak, haurrentzako jarduerak, atrakzio ekologikoak eta ikuskizun ibiltariak izango dira. ARGAZKIA: Artxiboa

ERMUA | Atzo hasi ziren Ermuko San Lorentzo auzoko jaiak eta bost egunetan zehar jarduera gasatronomikoekin, musikarekin eta asteburuko Erdi Aroko Azoka handiarekin gozatu ahal izango da.

Ostegun eta ostiraleko pintxo lehiaketaren ondoren, jarduera gehienak gaur, uztailak 5, hasiko dira, ostirala, Erdi Aroko azoka handiaren irekierarekin: artisauak eta merkatariak, haurrentzako jarduerak, atrakzio ekologikoak, ikuskizun ibiltariak eta sorpresa gehiago. Azoka ostiralean 18:00etatik 23:00etara, larunbatean 11:00etatik 23:00etara eta igandean 11:00etatik 22:00etara egongo da zabalik.

Musikak ere leku garrantzitsua izango du jaietan: ostiraleko Makro Disko Festa 20:30etik 21:30era eta 23:00etatik 03:00etara, La Principal orkestraren berbena larunbatean 23:00etatik 03:00etara, eta Los Blues Yeyes taldearen kontzertua igandean, 20:00etatik 21:30era.

Gastronomiari dagokionez, pintxo lehiaketaz gain, larunbatean eta igandean herri bazkaria izango da 14:00etan eta sardina-jana eta saiheskia 19:00etan. Igandean, gainera, hirugarren adinekoentzako lunch bat eskainiko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top