Aurreinskripzioak uztailaren 10era arte egin ahal izango dira Larrea Kiroldegiko harreran edo web orriaren bidez.
AMOREBIETA-ETXANO | Udal zornotzarrak hainbat kirol ikastaro antolatu ditu irailerako Larrea Kiroldegian. Ikastaroak adin guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta eskaintza askotarikoa da helduentzat zein haurrentzat.
Aurrez izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik eta aurreinskripzioak Larrea Kiroldegiko harreran edo udalaren webgunean egin ahal izango dira. Eskainitako plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketa bat egingo da uztailaren 11n. Zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie posta elektronikoa erregistratuta duten pertsonei; bestela, aurrez aurre kontsultatu ahal izango dira, Larrea kiroldegian. Izena emateko epea uztailaren 19an amaituko da, Larrea kiroldegian bertan edo online.
Plaza hutsak itxarote-zerrendan dauden pertsonei esleituko zaizkie, zozketaren ondoriozko hurrenkeran, eta uztailaren 22an jakinaraziko zaizkie; berresteko datak uztailaren 22an eta 23an izango dira. Prozesu horren ondoren hutsik geratzen diren plazak uztailaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri, eta eskaera-ordenaren arabera esleituko dira.
Ikastaroen eskaintza:
Astelehen eta asteazkenetan:
18:30-19: 15: Spinbike
19:30-20: 15: GAP
20:30-21: 15: Pilates
Astearte eta ostegunetan:
18:00-18: 45: Pilates
19:00-19: 45: Spinbike
20:00-20: 45: GAP
Igeriketa ikastaroak
Helduentzat
Astelehen, asteazken eta ostiraletan:
20:00-20: 45: Hastapenak
20:45-21: 30: Hastapena I
Astearte eta ostegunetan:
20:00-20: 45: Hobekuntza
Haurrentzat
Astelehen, asteazken eta ostiraletan:
17:00-17: 45 Familiarizazioa
17:45-18: 30 Hastapena I
18:30-19: 15 Hastapena II
Astearte eta ostegunetan:
17:00-17: 45 I. Hastapena
17:45-18: 30 Hastapena II
18:30-19: 15 Hobekuntza