Argi uzten du «eredu bideraezinak dituzten klubei inbertitutako dedikazioagatiko konpentsazioa eskatuko diela».
ERRUGBIA | Durango Rugby Taldearen komunikatua:
Bazkideen batzarraren bidez, beste klub batzuek jokalariak eramateko egindako eskaeraren aurrean duten ikuspuntua eta jarrera finkatu ditu:
• Egungo errugbiaren testuinguruan, berretsi egiten dugu 2023ko irailean zabaldu genuen mezua, eta, besteak beste, “euskal egitura profesional bakarra sortzea, gizonezkoena zein emakumezkoena, egungo klubetik bereizia”.
• Gaur egun maila gorenean parte hartzen duten klubentzat, eztabaidaezina da inguruko klubetako jokalarien beharra. Klub eredu hau jasanezina eginez.
• Kasu horietan, eta egungo klubetatik bereizitako egitura profesionalik ez dagoen bitartean, Durango Rugby Taldeak konpentsazio bat eskatuko die eredu bideraezinak dituzten eta inguruko kluben lanaz baliatu nahi duten klubei, jokalarien prestakuntzan emandako dedikazioagatik (baliabideak, denbora, pertsonak, dirua…).
• Eskaera honen bidez, klubek egiten dugun lan nekaezina nolabait baloratzea defendatzen dugu, eta eredu harrapari horrekin jarduten duten klub horiek guganako errespetu falta adierazi nahi dugu.
• Durango Rugby Taldeak ez du gure klubean egon nahi ez duen inor bertan jarraitzera behartuko.