DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igor Fernandez zornotzarraren kartelak Amorebieta jaiak iragarriko ditu

Ostegunean, aldizkariaren zuzendaria da egilea, eta Udalaren enkarguz egin du kartela, tokiko talentua ikusarazteko

Kartela Udalaren enkarguz egin da
Kartela Udalaren enkarguz egin da

AMOREBIETA-ETXANO | Jaiak hasi eta hamabost egunera, Amorebieta-Etxanoko Udalak aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu du gaur. Zornotzarrek asko maite dituzte jaiak.

Aurten, Igor Fernandez zornotzarrak, El Jueves aldizkariaren zuzendariak, egin du kartel ofiziala. Udalak ikusgarritasuna eman nahi izan dio tokiko talentuari enkargu honen bidez.

Gure jaiak islatzen dituen komikia da, eta haurren parte-hartzearekin egin da. «Kartelaren enkargua jaso nuenean, berehala erabaki nuen zerbait egin nahi nuela komikiaren estetikarekin. Lehenik eta behin, gehien kontrolatzen dudan ingurunea delako. Eta bigarrenik, -Amorebieta-Etxanoko jaiak 2024 Karmenak eta Santanatxu, Uztailak 15-27 bezalako testu luze bat eraman behar nuenez, informazioa binetetan banatzea zela modurik onena pentsatu nuelako; eta binetak egiteak eszena ezberdinak irudikatzea ahalbidetzen zuelako “azaldu du kartelaren egileak.

Aurtengo kartelaren irudia

Ez da Fernadez jaietako kartela egiteaz arduratzen den lehen aldia “2006an jaietako kartela ere egin nuen, eta kasu hartan Zelaieta zentroa, Aretoa edo Patata bezalako eraikin eta eskulturetan oinarritu nintzen. Horregatik, oraingoan nahiago izan dut festetan egiten diren jardueretan zentratu, hala nola danborradan, txupinazoan, marmitako lehiaketan… Gainera, Zorhontzaren pertsonaia sartu beharrak hari gidari moduko bat egotea ahalbidetzen zuen, bineta guztietan gauza desberdinak eginez ager zedin “, adierazi du.

“Gainera, ikastetxeetako ikasleek aurtengo jaietako irudia sortzeko prozesuan nolabait parte hartzeko ideia sortu zen. Jaietako 23 jarduera tipikoen zerrenda egin genuen, eta 23 marrazki egin genituen. Horietan, Zorhontza pertsonaia agertzen da atzealde zuri batean, ikasleek inguruan gertatzen den gainerako eszena marraztu ahal izateko. Marrazki horiek jaietako egitaraua ilustratzeko ere erabiliko dira “, gaineratu du.

Kartela, beraz, tradizioei lotua eta elkarlanean egina, dagoeneko kale kantoian dauden jaiak iragartzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top