DOT Durangaldea

Bizkaiko Banakako Esgrima Txapelketa ospatuko da Mungian domekan

Txapelketa J.A. Agirre Udal Kiroldegian jokatuko da, domekan, 9:30etik aurrera

Bizkaiko Banakako Esgrima Txapelketa domeka honetan

MUNGIA | Datorren domekan, azaroaren 15ean, Bizkaiko Banakako Esgrima Txapelketa 2026 jokatuko da Mungian. Hitzordua J.A. Agirre Udal Kiroldegian (Legardako aterpea) izango da, eta esgrimaz gozatzeko aukera eskainiko du.

Jardunaldia 9:00etan hasiko da, instalazioaren irekierarekin. 9:15ean parte-hartzaileei deituko zaie, eta txapelketa 9:30ean hasiko da.

Mungiako Udalak herritarrak animatu nahi ditu kirol-hitzordu honetara hurbiltzera, txapelketaz gozatzera eta parte-hartzaileei babesa ematera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top