Tenperatura maximoak 20 gradura irits daitezke

EGURALDIA | Bizkaian giro nahiko egonkorra espero da asteburuan, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Larunbat goizean euria egin dezake, baina arratsaldean atertzeko joera izango du.
Igandea eguzkitsuagoa izango da, eta tenperatura maximoak 20 gradura irits daitezke. Goizak eta gauak, ordea, hotzak izango dira: ostiral honetan, esaterako, Otxandion zero azpitik jaitsiko dira termometroak.


