DOT Durangaldea

Zabalik dago Zornotzako Haurreskolan izena emateko epea azaroaren 8ra arte

Familiek aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, haurrak abenduaren 1ean hasteko

Behin-behineko zerrendak azaroaren 16an argitaratuko dira

ZORNOTZA | Zornotzako Haurreskolan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 8ra arte, abenduaren 1ean haurreskolan hasi nahi duten 2025ean eta 2026an jaiotako haurrentzat. Familiek online edo haurreskolan bertan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

2025ean eta 2026an jaiotako haurrei zuzenduta dago izena emateko prozesua, eta eskaerak gurasoek edo legezko tutoreek aurkeztu beharko dituzte. Izapidea Haurreskolak Partzuergoaren webgunearen bidez edo zuzenean haurreskolan egin ahal izango da.

Izena emateko epea amaitu ondoren, behin-behineko zerrendak azaroaren 16an argitaratuko dira. Azaroaren 17an erreklamazioak aurkeztu eta egon daitezkeen akatsak zuzendu ahal izango dira. Azaroaren 19a izango da eskaerari uko egiteko azken eguna, eta behin betiko zerrendak azaroaren 20an argitaratuko dira.

Plaza lortzen duten haurrak abenduaren 1ean hasi ahal izango dira haurreskolan. Familiek onarpen-arauak eta plazak esleitzeko irizpideak kontsultatu ahal izango dituzte Haurreskolak Partzuergoaren webguneko «Informazio orokorra» atalean.

Harremanetarako bideak

Izena emateko prozesuari buruzko zalantzak argitzeko edo zerbitzuaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, familiek Zornotzako Haurreskolarekin harremanetan jar daitezke 94 673 03 46 telefono-zenbakira deituta.

Onarpen-prozesuari buruzko informazio guztia www.haurreskolak.eus webgunean dago eskuragarri

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top