DOT Durangaldea

Gernikak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emoile handi omendu dauz

Gernika-Lumon egindako ekitaldi zirraragarrian, Busturialdeko eta Lea Ibarra-Lekeitioaldeko 108 emoile handik euren eskuzabaltasuna eta konpromisoa ospatu dabe.

Barikuan izan zen omenaldia Gernika-Lumon
Barikuan izan zen omenaldia Gernika-Lumon

GERNIKA-LUMO| Busturialdeko eta Lea Ibarra-Lekeitioaldeko odol-emoileen egun handia ospatu zen Gernika-Lumon. Guztira 16 udalerritako 108 emoile handi deitu ziran eta gehientsuenak hurbildu ziran ekitaldira. Foru plazako mailetan familia-argazkia egin ostean, Elai Alai areto nagusian kantu eta txalo artean egin jaken harrera.

Omendutako pertsona honek gitxienez 40 emote (emakumezkoak) edo 50 emote (gizonezkoak) egin dabez euren bizitzan, etenik gabe 13 urte baino gehiagoko ahalegina eskatzen dauela. Danera, 2.735 odol litro (6.079 emote) batu ebezan gaur arte. Herriz herri, Gernika-Lumok (49 emoile), Bermeok (20) eta Lekeitiok (16) batu dabez ordezkari gehien.

Osakidetzako CVTTH-TGEEZ Transfusio Zentroak, Odolkideak alkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak antolatutako ekitaldian diplomak eta giltzatakoak banatu jakiezan. Laura Biritxinaga Zuzendari Medikoak gogoratu eban moduan, “odola ezin da fabrikau, emon egin behar da” eta eskerrak emon eutsiezan unero erakutsitako lealtasunagaitik. Arratsaldean bertan, azterketa eta hitzaldien artean, plaza alboan egoen autobusean beste 26 emote lortu ziran.

🩸 Datozen egunetako odol-emateak:

  • Markina: Urriaren 26an

  • Bermeo: Urriaren 28an eta 31n

  • Mundaka eta Ondarroa: Urriaren 30ean

  • Gernika-Lumo: Azaroaren 2an eta 9an

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top