DOT Durangaldea

Palestinarren genozidioa salatzeko elkarretaratzea Ermuan

Ostegun honetan izango da urriaren 7ko hirugarren urteurrenean

Elkarretaratzea ostegunean izango da

ERMUA | Ermua Paletinarekin ekimenak dei egiten die Ermuko bizilagunei kalera irtetzeko ostegunean, arratsaldeko 7etan, Palestinako herriaren genozidioa salatzeko eta Israelekin harremanak haustea eskatzeko, Plazan antolatu duten elkarretaratzean

Egun horretan mobilizazioak antolatu dira Euskal Herriko herri eta hiri guztietan, urriaren 7ko hirugarren urteurrenean. Israelgo egungo erasoaldi militarra hasi zenetik hiru urte bete direnean, genozidioak aurrera jarraitzen du. “Hondamendia erabatekoa da Gazan, eta Trumpen planarekin, armadak lurraldearen % 60 baino gehiago bereganatu du. Duela urtebete su-eten faltsua indarrean sartu zenetik, Israelgo armadak 1.300 pertsona hil ditu Gazan, eta 8.000 gorpu hondakinen azpian daude. Aldi berean, Zisjordanian kolonoek 1.200 eraso burutu dituzte 2026an, Israelgo armadaren laguntzarekin, Etxe, azpiegitura eta herrixken suntsiketa planifikatu honek palestinarrak bere lurraldetik kanporatzea du helburu. Haien lurren kontrola hartuta, Netanyahuren gobernuak kolonia sionista berriak eraikitzea eta handitzea onartu du”, azaldu dute antolatzaileek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top