Ostirala eta larunbata hodeitsuagoak eta xirimiri egin dezake

EGURALDIA | Datorren egunetan giro nahasiagoa izango dugu Durangaldean eta Euskal Herri gehienean. Ostirala eta larunbata hodei askorekin eta tenperatura gozoagoekin igaroko dira, bero handirik gabe eta xirimiri apur batekin. Igandean, ordea, eguzkiak berriro ere indarra hartuko du eta termometroa 30 gradutik gora igoko da berriro.
Ostiralean, ipar osagaiko haizea nagusituko da. Hodeitza ugaria izango da eta euri txiki batzuk utz ditzake, batez ere egunaren lehen partean eta amaieran. Egunaren erdiko orduetan hodeiak zulatuz joango dira eta ostarte batzuk zabalduko dira. Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 30-32 ºC artekoak lurraldearen hegoaldean.
-
Larunbata: Eguna giro ilunarekin hasiko da. Hodei baxuak nagusi izango dira goizean zehar eta euri-txikitaren bat utz dezakete. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitza gutxituz joango da eta ostarte zabalagoak irekiko dira, eguna zeru garbi samarrarekin amaitzeko. Haizeak ipar eta ipar-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango.
-
Igandea: Giroa erabat argituko da, eguzkia nagusituko da berriro ere eta termometroek berriro egingo dute gora, udako beroari bidea emanez.


