DOT Durangaldea

Zabalik da Larrea Kiroldegiko uztailerako ikastaroetan izena emateko epea

Izen-emateak ekainaren 10era egongo dira zabalik eta zozketa ekainaren 11n egingo da

Izen ematea zabalik egongo da ekainaren 10 bitarte

AMOREBIETA-ETXANO | Larrea kiroldegiak zabaldu du izena emateko epea 2026ko uztailaren kirol ikastaroetarako. Interesdunek ekainaren 1etik 10era izango dute izena emateko aukera, bai kiroldegian bertan, bai udal webgunearen bidez

Izen-emate epea amaitu ondoren, ekainaren 11n egingo da plazen zozketa. Izena berresteko azken eguna ekainaren 19a izango da. Plazak hutsik geratzen badira, horiek esleitzeko eta berresteko prozesua ekainaren 22 eta 23an egingo da, eta hutsik geratutako plazak ekainaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri .

Helduentzako kirol eskaintza

Hauek dira helduentzako ikastaroak eta horien ordutegiak:

  • Astelehena,  asteazkena eta ostirala: 
    • Spinbike virtual (13:30–14:15) 
    • Spinbike virtual  (18:30–19:15) 
  • Astelehena eta asteazkena: 
    • Pilates  (18:30-19:15) 
    • G.A.Z (19:30–20:15)
  • Astearte eta osteguna:
    • Entrenamendu orokorra (9:15–10:00)
    • Pilates (10:15-11:00)

Jarduera hauen helburua da Amorebieta-Etxanon uda aktibo eta osasuntsua sustatzea, kirol aukerak eskainiz.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, jo Larrea kiroldegiko harrerara edo deitu 946 300 002 telefono zenbakira.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top