Arratsaldeko 19:00etan izango da eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Javier Agirre Orcajo Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariak eta Aitor Larrucea Plangintza Iraunkorreko arduradunak parte hartuko dute.
DURANGO | Martxoan, Durangoko Udalak amaitutzat eman zuen udalerriko airearen kalitatea hobetzeko ekintza-plana, bentzeno-mailak nabarmen murriztuz.
Herritarrei airearen kalitateari buruzko informazioa ematen jarraitzeko konpromisoarekin, Udalak informazio-saio ireki bat antolatzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, lortutako emaitzak partekatzeko eta ekintza-bide berriak aztertzeko.
Airearen Kalitateari buruzko Jardunaldia ekainaren 18an arratsaldeko 19:00etan izango da Osoko Bilkuren aretoan. Ekitaldi honen helburua da herritarrak airearen kalitateari buruz informatzea eta sentsibilizatzea, eta tokiko ekimenak hobetzea.
Jardunaldian parte hartuko dute Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Javier Agirre Orcajo Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariak eta Aitor Larrucea Durangoko Udaleko Plangintza Iraunkorreko arduradunak. Aurkezpen zehatza egingo dute Durangoko eta Durangaldeko airearen kalitatearen egungo egoerari buruz, eta mugikortasun iraunkorrago baterako urratsak eta erronkak jorratuko dituzte, kutsadura murrizteko eta garraio ekologikoen erabilera sustatzeko abian dauden estrategiak eta proiektuak azpimarratuz. Jardunaldia galdera-saio batekin amaituko da, eta bertaratutakoek beren kezkak eta iradokizunak azaldu ahal izango dituzte.