Tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira

EGURALDIA | Asteartean eguraldiak ildo beretik jarraituko du eta giroa sargori egongo da. Leku gehienetan tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira, Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 35 ºC ingurukoak, batez ere barnealdeko bailaretan. Hego-haizea ibiliko da berriro, baina arratsalde-gau partean baliteke kostaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatzea. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da.


