DOT Durangaldea

Durangaldea adinekoentzako Galiziako Ribeira Sacra-ra bidaia antolatu dute

Izen-emateak maiatzaren 18tik 29ra egin beharko dira

Bidaiak 6 egun (5 gau) iraungo du, pentsio osoan

DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko adinekoen zerbitzuek “RIBEIRA SACRA (GALIZIA) ZIRKUITUA” antolatu dute, eta bertan hainbat udalerri bisitatzeko aukera izango da, hala nola Ribadeo, Orense, Monforte de Lemos, itsasontziz ibilbide bat egingo dugu Sil ibaiko arroilez gozatu ahal izateko, Ribadavia (bertan upategi bat bisitatuko da eta ribeiro ardo ospetsua dastatu ahal izango da), Allariz eta Astorga.

Bidaiak 6 egun (5 gau) iraungo du, pentsio osoan.

Prezioa 685 eurokoa da, pertsonako prezioa logela bikoitzean, eta ibilbide osoan gidariaren laguntza eta ibilbideko txango eta bisita guztiak barne hartzen ditu.

Izen-emateak maiatzaren 18tik 29ra egin beharko dira (biak barne).

Zozketa ekainaren 8an egingo da Durangoko Elkartegian (Landako Etorbidea, 4), 10:30ean.

Irteera-datak izango dira: irailak 28, urriak 9, 14 eta 24

Durangon erroldatutako interesdunek Durangoko adinekoen zerbitzuan eman dezakete izena (Pablo Pedro Astarloa kalea, 1–2./tel. 688.71.20.66 – adintek@durango.eus) eta gainerako udalerrietako adinekoek Mankomunitateko adinekoen zerbitzuan (Durangoko Elkartegia, Landako, 4 / tel. 94 620 05 46- nagusiak@dma.eus).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top