DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Antonio Madinabeitia hil da, Urkiolako azken misiolaria

Joseba Legarza eta Bittor Garaigordobil apezpikuarekin – biak hildakoak- batera bizi izan zen Santutegian.

Antonio Medinabeitia Urkiolako Santutegiaren ondoan
Antonio Medinabeitia Urkiolako Santutegiaren ondoan

URKIOLA | Gaur, ekainak 13, San Antonio hil da 91 urte zituela Antonio Madinabeitia, urteetan Urkiolako Santutegian bizi izan zen azken misiolaria, Joseba Legarza eta Bittor Garaigordobil apezpikuarekin – biak hildakoak- batera, misiolari hirukotea, misioaren etapa zehatz bat irudikatzen zuena. Azken etapa, Antonio Madinabeitia, Urkiolako Abadetxean bizi izan zen Felix Moreno eta Conchi Marcos senar-emazteekin batera. Duela urtebete baino gutxiago Urkiola utzi ondoren, Gasteizko apaiz-egoitzara joan zen, eta han hil zen.

Madinabeitia 38 urtez izan zen misiolari Ekuadorren, bi alditan: 1963tik 1986ra eta 1996tik 2011ra. Bere lagun eta hurbilekoek gizon «xume, apal, gogoetatsu eta espiritualtasun eta fede sakonekoa» bezala gogoratzen dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top