Tenperatura maximoak ez dira 14-16 ºC artetik pasako

EGURALDIA | Asteazkenean zaparradekin jarraituko dugu, batez ere Kantauri isurialdean. Goizean zaparradak egingo ditu ipar partean, batez ere kostaldean; hegoaldean, berriz, ateri egongo da eta hodeiak eta ostarteak agertuko dira. Eguerditik aurrera ordea, zaparradak Kantauri isurialdetik hegoaldera zabalduko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldera edo iparraldera aldatuko da. Tenperatura maximoak ez dira 14-16 ºC artetik pasako.


