Ekaitza lehertzeko probabilitatea handiagoa izango da

EGURALDIA | Asteartean ere giro freskoa eta ezegonkorra nagusituko da. Zaparradak eta ekaitzak izango dira. Arratsaldean zaparradak mardulagoak izango dira eta ekaitza lehertzeko probabilitatea handiagoa izango da. Egunaren bukaeran atertzera egingo du eta gauean giroa lasaiagoa izango da, batez ere barnealdean. Tenperatura minimoak zertxobait freskoagoak izango dira eta maximoek antzera jarraituko dute. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, zertxobait biziago kostaldean; ziertzoa ere indartu egingo da Ebro ibarrean.


