Tenperaturak ez du gorabehera handirik izango

EGURALDIA | Asteartean eguraldia antzekoa izango da. Hodeiak ugariak izango dira ipar partean eta hegoaldean giro argiagoa nagusituko da. Zaparrada trumoitsuak egin ditzake, batez ere goizaldean, eta berriro arratsaldean eta gauean. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta eguerditik aurrera ipar-osagaikoa nagusituko da. Tenperaturak ez du gorabehera handirik izango.


