DOT Durangaldea

Giroa egonkorragoa eta freskoagoa asteazkenerako Durangaldean

Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eskualdean

Eguraldia eguzkitsu egongo da. ARGAZKIA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA  |  Giroa egonkorragoa eta freskoagoa. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da oraindik, baina goizean mendebaldera aldatuko da eta arratsaldetik aurrera ipar-mendebaldetik joko du. Haizearen aldaketa dela medio, iparraldeko tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira; hegoaldean jaitsiera ez da hain handia izango. Eguraldia eguzkitsu egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertu arren. Kantauri isurialdean zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, batez ere arratsaldean eta kostaldean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top